1. EGUNA
Bilbon bazkaldu eta Santanderreko bidea hartu dugu, internetetik lortutako hegazkin bidaiak eskatzen dituen paper guztiak egokiak zirela ahalik eta azkarren ziurtatzeko asmoz. Nere barruan oraindik atzoko derbiaren sentsazio txarrak gelditzen diren arren, bidaiak horrek guztiak ahaztuaraziko dizkit, hala espero dut behintzat.
Santanderreko aireportura arazorik gabe iritsi gara, badaezpada ere Rafak GPSa intalatu du kotxean; gutxienez radarra zegoen aldiro jakinarazten zigun makinatxoak. Esan bezala Santanderrera iritsi gara eta bertan, batetik beharrezkoak ziren paperak genituela, eta bestetik generamatzan motxilak pisu eta tamaina egokikoak zirela ziurtatu dugu. Orainarte bidaia gora beherarik gabe doa, primeran. Guztia behar bezala genuenez eta irteerako pare bat ordu gelditzen zirenez, aireportu ondoko komertzial gune batera abiatu gara. Bertan bi - hiru - lau denda ikusi (egia esan Nerea eta Amaia ikusten egon diren bitartean Rafak eta biok kanpoan itxoin ditugu, ohi den moduan), garagardo bat hartu eta zazpiak aldera aireportura itzuli gara. Amaiaren gurasoak agurtu eta besterik gabe hegazkinera igo gara. Hegaldi lasaia izan dugu, ondoan genuen bikote bat haien arteko gorabehera bat medio, emakumeari isteria puntu bat sartu eta eman diguten aldizkaria txikitzen hasi da. Horrek, antza denez, lasaitu du eta Londreseraino ez dugu beste aparteko konturik izan.
Londresen lurra hartu eta hegazkinetik irten gara. Sarreran, poliziaren ohiko kontuak gainditu eta Beirutetik zetorren hegaldiarekin egin dugu topo. Bitxiak ziren bertakoen jantziak eta taldea bera ere. Londresera eramango gaituen autobuserako informazio bila genbintzala, aireportuko alarma jotzen hasi da. Su alarma omen zen eta aireportua ustutzeko deialdia egin dute megafoniatik. Atera eta autobus geltokira iritsi gara. Zai geudela, sandwich batzuk erosi, familiarrekin hitz egin (amak Barsak 5 - 0 irabazi duela esan dit, atzoko derbiaren atsekabea ahaztuta) eta autobusera igo gara. 50 minutuko bidaia izan da.
Autobusak Liverpool Streeten utzi gaitu. Bertan, asmoa, metroa hartu eta hotelera isistea zen. Asmoa diot ze bertan, gauzak okertzen hasi zaizkigu. Poliziei metroa non hartzen zen galdetzera joan eta metrorik ez autobusik ez zegoela erantzun digu. Hara! Plan guztiak pikutara... Gure artean farrak, negar ez egitearren. Hotelera iristeko aukerak gero eta mugatuagoak. Taxiarekin saiatu beharra. Taxistari bidaiaren kostea galdetu eta 50 libera! (60 euro inguru). Hegazkin bidia baino garestiagoa!!! Beste irtenbiderik ez genuenez, barrura. Hain ohikoak diren taxi horietako batean igo gara, hain ohikoak diren taxista horietako batekin. Bidaia oso atsegina izan da. Nere ingeles maila uste baino altuagoa dela ohartu naiz. Bidean pasa ditugun toki esanguratsu guztiak erakutsi dizkigu taxistak, Buckingham Palace, Trafalgar Square, Harrots... 45 minutuko bidaia izan da.
Hotelera irits gara, bertan, giltza hartu eta logelara igo gara. Hotela nahiko eskasa den arren, oso gustura hartu dugu. Gelditzen zitzaigun sandwicha jan eta oheratu gara.
2. EGUNA
Eguna elurtua atera da, hotz handia. Londresera 30 minutu inguru dugu metroan, beraz, bidaiatzeko txartela hartu eta Towe Hill geltokiraino joan gara. Gure lehenengo bisita, Tower of London eta Tower Bridge. Ederra. Oso polita ere ondoan dagoen St Katharine Dock, etxe harteko kaia.
Tower of Londom eta Tower Bridge |
St Katharine Dock |
Bertatik, La city ingurua joan gara, eraikin handiak, dotore jantzitako jende asko alde alde batetik bestera, baino besterik gabe. Bazkaltzera Islington auzora igo gara, han Chapel market eta Camdem Passage ikusi nahi genituen. Eguradi txarrak ez zuen merkatuetako giroa laguntzen, beraz, oso gainetik ikusi ditugu. Esan bezala bertan bazkaldu dugu, Txinatar bufet batean eta bidenabar gorputza berotzeko ere balio izan zaigu.
Arratsaldean berriz ere La Cityra jeitsi gara tipi tapa St. Paul Cathedralera joan gara. Ikusgarria. Urtxintxak inguruko belardietan eskuetaraino urbiltzen ziren (niregana ez...).
Eguna bukatzeko Covent Garden auzora hurbildu gara, bertan kafetxo bero bat hartu ondoren, merkatua eta inguruko dendetan ibili gara. Oso giro polita.
Covent Garden |
St Paul Cathedral |
Eguna amaitzeko Trafalgar Squarera joan gara oinez. Han ikasle batzuk ari ziren protestaka 500 bat poliziez inguraturik! Ikugarria. Ondoko kale guztiak itxiak eta dozenaka furgona. Whitehall kale ikusgarria kotxerik gabe hartu dugu, bertako eraikinak ikusteko aukera paregabea izanik. Big Ben, noria erraldoia, Westminsterko eliza eta bestelakoak ikusi ditugu.
3. EGUNA
Metroz Green Park geltokira joan gara, Green Park ikusi eta Buckingham Palacerantz abiatu gara. Bertan "cambio de guardia" delakoa ikusi dugu. Parafenalia hutsa baina ikusgarria karroza eta guzti! Hotza ikasragarria da, beraz, St James Parkera korrikan joan gara berotzeko asmoz. Bertan, urtxintxak patxadan zebiltzan jende artean. Amaiak doritoak hartu eta haietako batekin "harremanetan" ibili da. Ni, oraingoan ere urrutitik begira.
Buckingham Palace |
Westmnster ingurua ikusi dugu goizez. Bezperan gauez ikusitakoa bertatik bertara ikusi nahi genuen. Westminster abbey, Houses of Parliament eta inguruko auzoa ezagutu dugu. Arratsaldez National History Museumera joan Gara. Bertan pare bat ordu pasa ditugu, lekuak merezi baitzuen. Ikusgarriak dinosaurioen hezurdurak, besteak beste.
Seiak aldera, Sohora abiatu gara, Picadilly Circus, Trafalgar Square eta auzo bitxi horren giroa ikusteko. Happy Hour aprobetsatu eta bost bat garagardo hartu ditugu. Gustura oso!! Bederatziak aldera, metroa hartu eta hotelerantz abiatu gara.
4. EGUNA
Azken eguna, elurra goitikehera. Arratsaldeko hegazkina hartzeko ere zalantzak, hainbat aireportu itxiak baitaude. Zorionez gurea, Stansted, zabalik dago eta ez dugu arazorik izango. Harrotsera joan gara denda ikusgarri hori ezagutzeko. Ia bi ordu eman ditugu barruan bertako gune ezberdinak ikusiz. Handik Oxford Streetera joan gara bueltako bidea hartu baino lehen. Ordubietan Liverpool Streetara joan eta aireporturako autobusa hartu dugu. Inongo arazorik gabe gaueko bederatziak aldera Bilbora, Euskal Herrira iritsi gara. Our bidaia is finish!!!
GUZTIAREN BIDEOA IKUSI AHAL IZATEKO
No hay comentarios:
Publicar un comentario