2010/12/13

ASTEBURUA "ESKIATZEN"


Hiru eguneko egonaldia antolatu dugu Luz Saint Souvert ondoko Sassis herrixkan. Herri lasaia eta inguruko paisai ikusgarriekin. Ostiralean bertaratu ginen, Iruñatik batzuk, Bilbotik beste guztiak. Denera 7 lagun eta Mustur txakurra. Gixajoa, horrenbeste sorginen artean...


Gure etxea

Esan bezala ostiralean iritsi ginen Sassis-era. 8ok elkartu ginenerako ia ia gaueko hamabiak ziren. Gure sukaldari profesionalak, Ikerrek, sekulako tortillak prestatu zituen afaltzeko eta gustu handiz jan genituen. Biharramunean eski eguna genuenez berehala oheratu ginen (ia ia gaueko ordu biak ziren arren).


Larunbata, eguraldi bikaina, eskiatzeko gogo izugarriak, batzuk esperientziadunak, beste batzuk eskiatuko zuten lehendabiziko aldia. Guztia prest genuen baina garrantzitsuena falta, elurra. Mendietan elurrik ez eta eskiatzeko ezinbestekoa, alegia. Hala eta guztiz ere, La Mongiera igo ginen. Bertan, inoiz eskiatu ez zutenentzat pista egokiak baziren.

Esan bezala oso egun beroa izan zen, kanioietatik botatako elurra izotza gainean harriskutsua zen, beraz, kontu handiz eskiatu beharra.

 











 

Esperientziagabekoen artean, Ibone, mundiala! Berehala hartu zion "trankiloa" eta Ikerren laguntzaz (aparteko irakaslea) gora eta behera ibili zen nekatu arte. Osanek ez zuen horrenbesteko kemena erakutsi. Batetik, eskiak luzeegiak zirelako eta, bestetik, gogo gehiegirik ere erakutsi ez zuelako eguna ia ia eskiatu gabe joan zitzaion. Hala ere, erronka hortxe dauka eta eskiatzen ikasiko duela dio behin eta berriz. Hurrengo batean? Patri ere hasieran kostata ibili zen bere snow taularekin. Eguerdi aldera, Amaiaren laguntzaz,  lortu zuen pista oso bat "jeisten".
 Bien bitartean, Bego. Eskirik gabe, Musturren laguntzaz eguna pasa zuen batzuk eta besteak nola erortzen ginen ikusten.

Bazkaltzera goikaldean zegoen kafetegi batera igo ginen. Guztiok hartu genuen "telesilla" tranpa pixka bat eginez eta Begoren "belauneko lesioari" esker. Bertan, haizeagatik edo auskalo zergatik, Osane eta Patricia beste mundu batean murgildu ziren.
 Hiruretarako eskirik gabe igo zirenek estaziora jeitsi beharra zuten, beraz, berriro ere telesilla hartu beharra eta, berriro ere komeriak. Osanek gorriak eta bi pasa zituen aulkian esertzeko (aurretik esan dudan murgildurik zeuden beren mundu horren ondorioz).

Eski eguna amaitzeko, Iker, Amaia eta hiruok hiru bat jeitsiera gehiago egin eta kotxeetara abiatu ginen. 

Arratsaldean etxean gelditu ginen goxo goxo. Ardo eta garagardotan eta Partiniren laguntzaz afal ordua iritsi zen. Oraingoan ere Ikerrek sekulako lasaña prestatu zigun. Indarrak hartu eta gaueko solasaldia amaitzean, hamabiak aldera oheratu ginen biharamunean zer egingo genuen jakin gabe.


Afari goxo goxoa

 
Uste baino beranduago jeikin ginen igandean. Eskiatzeko gogo gutxi, agujetak behar baino gehiago. Panorama honekin, ondo gosaldu eta Luz saint Souverrera abiatu ginen oinez tipi tapa. Herrian kafetxo bat hartu, etxera itzuli eta asteburuko sobrak bazkaldu ondoren etxea garbitzeari ekin genion. Txukun txukun utzi genuen dena. 

Asteburu borobila izan da gehienentzat. Gehienentzat diot ze hona nere balantze pertsonala: eguzkiko betaurrekoak galdu, belarritako bat hautsi, erlojua apurtu eta eskiatzeko eskularruak Ikerrek labetik makarroiak ateratzeko erabili eta erre egin zizkidan!!!!! 

Hala eta guztiz ere primeran pasa dut, ezin hobeto. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario