2010/12/16

OLENTZEROREN HISTORIA

Olentzero Euskal Herriko txoko guztietatik pasatuko da, baina opariak ematen dituen ikazkile lodikote horren jatorria zein den pentsatu duzu inoiz?

Noelen ospakizunarekin batera egiten ziren aspaldiko ohitura batzuk galduz joan dira apurka-apurka, “etxeko enborra”ren ohitura esate baterako. Baina beste ohitura bat, Olentzerorena hain zuzen, asko hedatu da Euskal Herrian.

Bizitzea maite duen pertsona baten gisan aurkezten zaigu Olentzero. Bera ikazkina da eta menditik jaisten da herritarrei Jesus jaio dela iragartzera. Olentzeroren mitoak Bidasoako eskualdean du jatorria; mitoa mendez mende hedatu da eta gaur eguneko ezaugarrietara egokitu egin da.

Abenduaren 24an ohitura da Euskal Herrian etxez-etxe kantu-eskean ibiltzeko, aulki batean eseritako Olentzero baten laguntzaz egin ohi da.

Olentzerori buruzko ipuin ugari dago. Leku batzuetan beldurra sortarazten du, nahiz eta gehienetan pertsona onaren irudia izan. Mitoak eta legendak argi uzten dute Olentzeroren pertsonaia Kristo aurreko garaikoa dela eta kristautasunari egokitu zela.

Ipuina

Garai batean maitagarri eder bat bizi zen Euskal Herriko basoetan. Egun batean maitagarria basoan bere adatsa orrazten zuen bitartean zuhaixka batzuen artean prakagorriek ume jaio berria aurkitu zuten. Maitagarriarenera eraman zuten eta honek, hunkituta, bere babespean haurtu zuen eta dohain hauek eman zizkion: Indarra, Kuraia eta Maitasuna. Hurrengo egunean goiz, maitagarriak haurtxoa basoko etxe zahar batera eraman zuen, haurrik ez zuten bikote batengana.  Olentzeroa han zoriontsua bizi zen eta gizon atsegina eta osasuntsua zen.

Olentzero oso azkarra eta trebea zen bere eskuekin.  Orduan, egurrezko jostailuak egin zituen umezurtzentzat. Ume hauek asko maite zuten Olentzero. Baina egun batean haziea bortizki zebilen eta tximista batek umezurtzen etxea hartu zuen. Berehala sua hedatu zen. Olentzero konturatu zenean, denborarik galdu gabe erretzen ari zen etxean sartu zen haurrak sutik salbatzera. Horretan zegoenean etxearen habe zahar lodi bat jausi zen bera harrapatzen eta hiltzen. Sutatik argi distiratsu bat irteten ikusi zen. Maitagarriak gertatutakoaz ohartzean nahi izan zuen Olentzero betirako bizi izan dadin ume guztientzat eta horrezkero jostailuak eta bestelako opariak egingo zituela Euskal Herri osoko umezurtzentzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario