2010/12/23

NAFARROA OINEZEKO LAGUNEI AGURRIK BEROENA

Kaixo lagunok, oraingoan bai azken agurra. Urte eta erdia baino gehiagoko lanaren ondoren, nere aldetik Oineza bere helmugara iritsi da. Behin baino gehiagotan komentatu dizuet, urte zoragarria izan dela niretzat, zuekin guztiekin eginiko lana, harremana, giro ona, tentsioak ere batzuetan (gutxitan), buruan betiko gordeko dudan abentura izan da aurtengoa. Abentura horretan zuek izan zarete protagonista nagusiak eta betiko izango zarete nire oroitzapenetan.
 
Nik orain parentesi bat ireki eta deskonexioa heldu zait, dena den, azkar batean (pare bat hilabetetan edo) berriz ere Ikastolan izango nauzue, edozertarako behar banauzue nire burua eskeiniz.
 
Guztiontzako besarkadarik haundienak eta badakizue, adiorik ez baizik eta... AGURIKO
 
Comentaba en Linguae Navarrorum Primitiae (euskera o vascuence para alguno que rula por ahí) que ahora si que llega el final de esta aventura. Para mí el Oinez ha llegado a su etapa final. Creo que os lo he comentado en más de una ocasión que ha sido un año extraordinario en todos los sentidos. Ha sido un año para recordar, los buenísimos momentos, el gran trabajo realizado, las tensiones (mínimas) y el resultado de todo ello. Por eso, vosotros y vosotras, protagonistas principales de esta aventura, siempre quedaréis en mis recuerdos, el pensar en lo que ha sido la trayectoria de más de un año y medio juntos, me hace sentirme agusto y feliz.
 
Para mí viene ahora un parénteis para desconectar, pero en unos dos meses me tendréis otra vez en la ikastola dispuesto a ayudaros en cualquier cosa que pueda aportar algo.
 
Un fuerte abrazo para todos y todas y ya sabéis... AGURIKO
 

OLENTZERO IRUÑERRIKO AUZO ETA HERRIETAN IZANGO DA!

Traba guztien gainetik gure ikatzkina iruñeri osoan ikusi ahalko dugu:

Abenduaren 23an,
  • Mendillorrin, 18:30ean
  • Etxabakoitz, 19:30ean
  • Arrosadian, 19:30ean
  • Sarrigurenen, 18:00etan
Abenduaren 24an,
  • Alde Zaharrean, 11:00etan eta 18:00etan
  • Txantrean, 16:30ean
  • Donibanen, 18:30ean
  • Rotxapean, 17:00etan
  • San Jorgen, 18:00etan
  • Uharte, 18:00etan
  • Burlatan, 18:00etan
  • Atarrabian, 18:15ean
  • Antsoainen, 18:00etan
  • Berriozarren, 18:00etan
  • Barañainen, 18:00etan
  • Zizurren, 17:30ean
  • Arangurenen, 14:00etan Labianon, 17:15ean Taxoaren, 14:45ean Arangurenen eta19:15ean Mutiloan.
  • Artikan, 18:00etan
HORRA, HORRA GURE OLENTZERO...

2010/12/17

EUSKAL JENDARTEARI, NAHIKOA DELAKO; EGIN DEZAGUN URRATSA


Euskal Herriko biztanleak eta Euskal Herriaren lagunak gara. Mendeetan auzolana, hizkuntza, duintasuna, konpromisoa, elkartasuna, lana eta sufrimenduaren bitartez landu dugun harria. Itxaropenaren aroan sartzea desiratzen duen herria da gurea. Bihotzean mina dugu ordea, gure senide, lagun eta herrikide diren euskal preso politikoek pairatzen duten eskubide urraketaren aurrean.
Euskal jendarteak eta nazioarteko hainbat erakundek hamarnaka aldiz deitoratu dute krudelkeria oinarri duen  eta sofrikarioa besterik ez dakarren espetxe politika hau. Gure senide, lagun eta herrikide diren euskal presoen eskubideekin nahi erara jolasten dute. Hala juzkatzen dugu frantziar zein espainiar Estatuek aplikatzen duten sakabanaketa politika; gaixotasun larriak dituzten presoak gatibu mantentzea; bizitza osoko espetxe zigorra; 3/4ak beteta dituzten presoak kartzelean mantentzea; isolamendua; bakartzea; aurrez aurreko bisitetan jasan beharreko tratu umiliagarria, elkartasunaren kriminalizazioa eta abar. Zalantzarik gabe, beren beregi eraikitako kartzela sistema ankerrena. Gizabanakoa suntsitu eta euskal jendartea bete-betean kolpatzeko ahalegina. Zitalkeria andana hori  ote herri bat  justiziazko bakera eraman dezakeen  bidea? Euskal Herriaren gehiengo zabalak ezetz dio.
Horregatik, nahikoa dela esaten dugu.  Euskal Herria aro berri baten atarian dagoela sinisten dugu eta lehen premia larrizkoa izan dena, orain are gehiago; gure senideen zein gure egoeran berehalako aldaketak eragitea ezinbestekoa iruditzen zaigu: Sakabanaketarekin amaitzea, gaixotasun larriak dituztenen kaleratzea, bizi guztiko kartzela zigorra bertan behera geratzea eta espetxe barruan ematen diren hainbat eskubide urrakerarekin bukatzea. Orain arte egin dugun gisara, nekatu gabe eta hala egingo den arte, euskal preso politikoak eta euren senideen bizitzak inpunitate osoz egunero erruleta zital eta krudelean ezartzen dituen espetxe politika horrekin amaitu behar dela aldarrikatzen dugu. Edozein demokraziaren oinarri  oinarrizko beteharrak liratekenak  baino ez ditugu eskatzen. Justiziazko eta bakezko aro beharko lukeenari arnasa emango dioten neurriak. Alderantzizkoak, egoera honek alegia,  balizko aro berri bati arnasa ukatzen baitio.
Hortaz, berriz ere, eta azken aldia izan beharko litzatekeenaren ustearekin, zuregana jotzen dugu. Espetxe politika honen sufrimendu gain-zama buka dadin laguntza eskatzen dizugu. Guztion esku dagoelako egoera hau aldatzea. Herritar orori dagokigun betebeharra dela uste dugulako. Euskal preso politikoen eskubideen defentsa, herritar ororen  eskubideen defentsa ere badelako. Espetxe politika honen amaierak, aro berri baten hasera ekar dezan. Demokrazia nahi  dugulako. Nahikoa delako. Herri honek sufrimenduzko eta bidegabekeriazko aro hau  atzean utzi eta bere bidean aurrera egin nahi duelako, datorren urtarrilaren 8an, "Euskal Presoak Euskal Herrira eskubide guztiekin, EGIN DEZAGUN URRATSA" lelopean manifestazio nazionala egingo dugu Bilbon.

2010/12/16

OLENTZEROREN HISTORIA

Olentzero Euskal Herriko txoko guztietatik pasatuko da, baina opariak ematen dituen ikazkile lodikote horren jatorria zein den pentsatu duzu inoiz?

Noelen ospakizunarekin batera egiten ziren aspaldiko ohitura batzuk galduz joan dira apurka-apurka, “etxeko enborra”ren ohitura esate baterako. Baina beste ohitura bat, Olentzerorena hain zuzen, asko hedatu da Euskal Herrian.

Bizitzea maite duen pertsona baten gisan aurkezten zaigu Olentzero. Bera ikazkina da eta menditik jaisten da herritarrei Jesus jaio dela iragartzera. Olentzeroren mitoak Bidasoako eskualdean du jatorria; mitoa mendez mende hedatu da eta gaur eguneko ezaugarrietara egokitu egin da.

Abenduaren 24an ohitura da Euskal Herrian etxez-etxe kantu-eskean ibiltzeko, aulki batean eseritako Olentzero baten laguntzaz egin ohi da.

Olentzerori buruzko ipuin ugari dago. Leku batzuetan beldurra sortarazten du, nahiz eta gehienetan pertsona onaren irudia izan. Mitoak eta legendak argi uzten dute Olentzeroren pertsonaia Kristo aurreko garaikoa dela eta kristautasunari egokitu zela.

Ipuina

Garai batean maitagarri eder bat bizi zen Euskal Herriko basoetan. Egun batean maitagarria basoan bere adatsa orrazten zuen bitartean zuhaixka batzuen artean prakagorriek ume jaio berria aurkitu zuten. Maitagarriarenera eraman zuten eta honek, hunkituta, bere babespean haurtu zuen eta dohain hauek eman zizkion: Indarra, Kuraia eta Maitasuna. Hurrengo egunean goiz, maitagarriak haurtxoa basoko etxe zahar batera eraman zuen, haurrik ez zuten bikote batengana.  Olentzeroa han zoriontsua bizi zen eta gizon atsegina eta osasuntsua zen.

Olentzero oso azkarra eta trebea zen bere eskuekin.  Orduan, egurrezko jostailuak egin zituen umezurtzentzat. Ume hauek asko maite zuten Olentzero. Baina egun batean haziea bortizki zebilen eta tximista batek umezurtzen etxea hartu zuen. Berehala sua hedatu zen. Olentzero konturatu zenean, denborarik galdu gabe erretzen ari zen etxean sartu zen haurrak sutik salbatzera. Horretan zegoenean etxearen habe zahar lodi bat jausi zen bera harrapatzen eta hiltzen. Sutatik argi distiratsu bat irteten ikusi zen. Maitagarriak gertatutakoaz ohartzean nahi izan zuen Olentzero betirako bizi izan dadin ume guztientzat eta horrezkero jostailuak eta bestelako opariak egingo zituela Euskal Herri osoko umezurtzentzat.

2010/12/13

ASTEBURUA "ESKIATZEN"


Hiru eguneko egonaldia antolatu dugu Luz Saint Souvert ondoko Sassis herrixkan. Herri lasaia eta inguruko paisai ikusgarriekin. Ostiralean bertaratu ginen, Iruñatik batzuk, Bilbotik beste guztiak. Denera 7 lagun eta Mustur txakurra. Gixajoa, horrenbeste sorginen artean...


Gure etxea

Esan bezala ostiralean iritsi ginen Sassis-era. 8ok elkartu ginenerako ia ia gaueko hamabiak ziren. Gure sukaldari profesionalak, Ikerrek, sekulako tortillak prestatu zituen afaltzeko eta gustu handiz jan genituen. Biharramunean eski eguna genuenez berehala oheratu ginen (ia ia gaueko ordu biak ziren arren).


Larunbata, eguraldi bikaina, eskiatzeko gogo izugarriak, batzuk esperientziadunak, beste batzuk eskiatuko zuten lehendabiziko aldia. Guztia prest genuen baina garrantzitsuena falta, elurra. Mendietan elurrik ez eta eskiatzeko ezinbestekoa, alegia. Hala eta guztiz ere, La Mongiera igo ginen. Bertan, inoiz eskiatu ez zutenentzat pista egokiak baziren.

Esan bezala oso egun beroa izan zen, kanioietatik botatako elurra izotza gainean harriskutsua zen, beraz, kontu handiz eskiatu beharra.

 











 

Esperientziagabekoen artean, Ibone, mundiala! Berehala hartu zion "trankiloa" eta Ikerren laguntzaz (aparteko irakaslea) gora eta behera ibili zen nekatu arte. Osanek ez zuen horrenbesteko kemena erakutsi. Batetik, eskiak luzeegiak zirelako eta, bestetik, gogo gehiegirik ere erakutsi ez zuelako eguna ia ia eskiatu gabe joan zitzaion. Hala ere, erronka hortxe dauka eta eskiatzen ikasiko duela dio behin eta berriz. Hurrengo batean? Patri ere hasieran kostata ibili zen bere snow taularekin. Eguerdi aldera, Amaiaren laguntzaz,  lortu zuen pista oso bat "jeisten".
 Bien bitartean, Bego. Eskirik gabe, Musturren laguntzaz eguna pasa zuen batzuk eta besteak nola erortzen ginen ikusten.

Bazkaltzera goikaldean zegoen kafetegi batera igo ginen. Guztiok hartu genuen "telesilla" tranpa pixka bat eginez eta Begoren "belauneko lesioari" esker. Bertan, haizeagatik edo auskalo zergatik, Osane eta Patricia beste mundu batean murgildu ziren.
 Hiruretarako eskirik gabe igo zirenek estaziora jeitsi beharra zuten, beraz, berriro ere telesilla hartu beharra eta, berriro ere komeriak. Osanek gorriak eta bi pasa zituen aulkian esertzeko (aurretik esan dudan murgildurik zeuden beren mundu horren ondorioz).

Eski eguna amaitzeko, Iker, Amaia eta hiruok hiru bat jeitsiera gehiago egin eta kotxeetara abiatu ginen. 

Arratsaldean etxean gelditu ginen goxo goxo. Ardo eta garagardotan eta Partiniren laguntzaz afal ordua iritsi zen. Oraingoan ere Ikerrek sekulako lasaña prestatu zigun. Indarrak hartu eta gaueko solasaldia amaitzean, hamabiak aldera oheratu ginen biharamunean zer egingo genuen jakin gabe.


Afari goxo goxoa

 
Uste baino beranduago jeikin ginen igandean. Eskiatzeko gogo gutxi, agujetak behar baino gehiago. Panorama honekin, ondo gosaldu eta Luz saint Souverrera abiatu ginen oinez tipi tapa. Herrian kafetxo bat hartu, etxera itzuli eta asteburuko sobrak bazkaldu ondoren etxea garbitzeari ekin genion. Txukun txukun utzi genuen dena. 

Asteburu borobila izan da gehienentzat. Gehienentzat diot ze hona nere balantze pertsonala: eguzkiko betaurrekoak galdu, belarritako bat hautsi, erlojua apurtu eta eskiatzeko eskularruak Ikerrek labetik makarroiak ateratzeko erabili eta erre egin zizkidan!!!!! 

Hala eta guztiz ere primeran pasa dut, ezin hobeto. 

2010/12/05

LONDRES 2010 - XI - 29 - XII - 02

1. EGUNA

Bilbon bazkaldu eta Santanderreko bidea hartu dugu, internetetik lortutako hegazkin bidaiak eskatzen dituen paper guztiak egokiak zirela ahalik eta azkarren ziurtatzeko asmoz. Nere barruan oraindik atzoko derbiaren sentsazio txarrak gelditzen diren arren, bidaiak horrek guztiak ahaztuaraziko dizkit, hala espero dut behintzat.

Santanderreko aireportura arazorik gabe iritsi gara, badaezpada ere Rafak GPSa intalatu du kotxean; gutxienez radarra zegoen aldiro jakinarazten zigun makinatxoak. Esan bezala Santanderrera iritsi gara eta bertan, batetik beharrezkoak ziren paperak genituela, eta bestetik generamatzan motxilak pisu eta tamaina egokikoak zirela ziurtatu dugu. Orainarte bidaia gora beherarik gabe doa, primeran. Guztia behar bezala genuenez eta irteerako pare bat ordu gelditzen zirenez, aireportu ondoko komertzial gune batera abiatu gara. Bertan bi - hiru - lau denda ikusi (egia esan Nerea eta Amaia ikusten egon diren bitartean Rafak eta biok kanpoan itxoin ditugu, ohi den moduan), garagardo bat hartu eta zazpiak aldera aireportura itzuli gara. Amaiaren gurasoak agurtu eta besterik gabe hegazkinera igo gara. Hegaldi lasaia izan dugu, ondoan genuen bikote bat haien arteko gorabehera bat medio, emakumeari isteria puntu bat sartu eta eman diguten aldizkaria txikitzen hasi da. Horrek, antza denez, lasaitu du eta Londreseraino ez dugu beste aparteko konturik izan.

Londresen lurra hartu eta hegazkinetik irten gara. Sarreran, poliziaren ohiko kontuak gainditu eta Beirutetik zetorren hegaldiarekin egin dugu topo. Bitxiak ziren bertakoen jantziak eta taldea bera ere. Londresera eramango gaituen autobuserako informazio bila genbintzala, aireportuko alarma jotzen hasi da. Su alarma omen zen eta aireportua ustutzeko deialdia egin dute megafoniatik. Atera eta autobus geltokira iritsi gara. Zai geudela, sandwich batzuk erosi, familiarrekin hitz egin (amak Barsak 5 - 0 irabazi duela esan dit, atzoko derbiaren atsekabea ahaztuta) eta autobusera igo gara. 50 minutuko bidaia izan da.

Autobusak Liverpool Streeten utzi gaitu. Bertan, asmoa, metroa hartu eta hotelera isistea zen. Asmoa diot ze bertan, gauzak okertzen hasi zaizkigu. Poliziei metroa non hartzen zen galdetzera joan eta metrorik ez autobusik ez zegoela erantzun digu. Hara! Plan guztiak pikutara... Gure artean farrak, negar ez egitearren. Hotelera iristeko aukerak gero eta mugatuagoak. Taxiarekin saiatu beharra. Taxistari bidaiaren kostea galdetu eta 50 libera! (60 euro inguru). Hegazkin bidia baino garestiagoa!!! Beste irtenbiderik ez genuenez, barrura. Hain ohikoak diren taxi horietako batean igo gara, hain ohikoak diren taxista horietako batekin. Bidaia oso atsegina izan da. Nere ingeles maila uste baino altuagoa dela ohartu naiz. Bidean pasa ditugun toki esanguratsu guztiak erakutsi dizkigu taxistak, Buckingham Palace, Trafalgar Square, Harrots... 45 minutuko bidaia izan da.

Hotelera irits gara, bertan, giltza hartu eta logelara igo gara. Hotela nahiko eskasa den arren, oso gustura hartu dugu. Gelditzen zitzaigun sandwicha jan eta oheratu gara.

2. EGUNA
 
Eguna elurtua atera da, hotz handia. Londresera 30 minutu inguru dugu metroan, beraz, bidaiatzeko txartela hartu eta Towe Hill geltokiraino joan gara. Gure lehenengo bisita, Tower of London eta Tower Bridge. Ederra. Oso polita ere ondoan dagoen St Katharine Dock, etxe harteko kaia.


 
Tower of Londom eta Tower Bridge
St Katharine Dock

















Bertatik, La city ingurua joan gara, eraikin handiak, dotore jantzitako jende asko alde alde batetik bestera, baino besterik gabe. Bazkaltzera Islington auzora igo gara, han Chapel market eta Camdem Passage ikusi nahi genituen. Eguradi txarrak ez zuen merkatuetako giroa laguntzen, beraz, oso gainetik ikusi ditugu. Esan bezala bertan bazkaldu dugu, Txinatar bufet batean eta bidenabar gorputza berotzeko ere balio izan zaigu.

Arratsaldean berriz ere La Cityra jeitsi gara tipi tapa St. Paul Cathedralera joan gara. Ikusgarria. Urtxintxak inguruko belardietan eskuetaraino urbiltzen ziren (niregana ez...).

Eguna bukatzeko Covent Garden auzora hurbildu gara, bertan kafetxo bero bat hartu ondoren, merkatua eta inguruko dendetan ibili gara. Oso giro polita. 

Covent Garden
St Paul Cathedral





 


 







Eguna amaitzeko Trafalgar Squarera joan gara oinez. Han ikasle batzuk ari ziren protestaka 500 bat poliziez inguraturik! Ikugarria. Ondoko kale guztiak itxiak eta dozenaka furgona. Whitehall kale ikusgarria kotxerik gabe hartu dugu, bertako eraikinak ikusteko aukera paregabea izanik. Big Ben, noria erraldoia, Westminsterko eliza eta bestelakoak ikusi ditugu.

3. EGUNA


Buckingham Palace
Metroz Green Park geltokira joan gara, Green Park ikusi eta Buckingham Palacerantz abiatu gara. Bertan "cambio de guardia" delakoa ikusi dugu. Parafenalia hutsa baina ikusgarria karroza eta guzti! Hotza ikasragarria da, beraz, St James Parkera korrikan joan gara berotzeko asmoz. Bertan, urtxintxak patxadan zebiltzan jende artean. Amaiak doritoak hartu eta haietako batekin "harremanetan" ibili da. Ni, oraingoan ere urrutitik begira.
Westmnster ingurua ikusi dugu goizez. Bezperan gauez ikusitakoa bertatik bertara ikusi nahi genuen. Westminster abbey, Houses of Parliament eta inguruko auzoa ezagutu dugu. Arratsaldez National History Museumera joan Gara. Bertan pare bat ordu pasa ditugu, lekuak merezi baitzuen. Ikusgarriak dinosaurioen hezurdurak, besteak beste.

  
National History Museum
















Seiak aldera, Sohora abiatu gara, Picadilly Circus, Trafalgar Square eta auzo bitxi horren giroa ikusteko. Happy Hour aprobetsatu eta bost bat garagardo hartu ditugu. Gustura oso!! Bederatziak aldera, metroa hartu eta hotelerantz abiatu gara.

4. EGUNA
 
Azken eguna, elurra goitikehera. Arratsaldeko hegazkina hartzeko ere zalantzak, hainbat aireportu itxiak baitaude. Zorionez gurea, Stansted, zabalik dago eta ez dugu arazorik izango. Harrotsera joan gara denda ikusgarri hori ezagutzeko. Ia bi ordu eman ditugu barruan bertako gune ezberdinak ikusiz. Handik Oxford Streetera joan gara bueltako bidea hartu baino lehen. Ordubietan Liverpool Streetara joan eta aireporturako autobusa hartu dugu. Inongo arazorik gabe gaueko bederatziak aldera Bilbora, Euskal Herrira iritsi gara. Our bidaia is finish!!!


GUZTIAREN BIDEOA IKUSI AHAL IZATEKO






2010/11/26

TO LONDON!!!

Datozen egunetan Londresen egongo gara! Handik bueltan argazki erakusketa izango duzue ikusgai blogean.

Laster arte!

Urtebeteko lana. Después de un año...

Urteak eman diguna betiko buruan izateko... Algo para recordar...

http://www.youtube.com/watch?v=cDheRg5Ssxo